Fórmula Hit Eibar irratiak Happy Fm taldearekin bat egin du

Fórmula Hit Eibar irratiak Happy Fm taldearekin bat egin du
2013/05/06 00:00
eta kitto!

Aurreko asteaz geroztik Fórmula Hit Eibar irratia El Mundo-ren Happy FM musika emisoren taldearen barruan dago. Eibarko irratiko arduradunek azaldu dutenez, taldean sartzeak ez du eraginik izango orain arteko programazioan eta, betiko moduan Eibarri eskainitako tarteei eutsi egingo diete. Beraz, besteak beste Eibar Kirol Elkartearen partiduak 100.8 FM-an eta interneten www.happyfmeibar.tk edo www.happyeibar.tk helbideetan entzuteko aukera izango da (dena dela, www.hiteibar.tk domeinuak hilabete batzuetan martxan jarraituko du).