Fosilen tailerra eta itsas-irteera egiteko bisitak antolatu ditu Geoparkeak, haurrentzat bereziki

Mutrikun Nautilus Ikasgune Geologikoa bisitatu eta gero, kostaldeko flysch beltza itsasotik ikustera joango dira, barkuan
Fosilen tailerra eta itsas-irteera egiteko bisitak antolatu ditu Geoparkeak, haurrentzat bereziki
2024/03/13 11:37
eta kitto!

Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrentzat bereziki pentsatuta dauden bi bisita berezi antolatu ditu: martxoaren 17rako fosilen tailerra eta itsas-irteera prestatu dute, euskaraz (10:00etatik 12:30era). Antolatzaileen berbetan, “Mutrikun Nautilus Ikasgune Geologikoa bisitatuko dugu, bertan dagoen amonite-fosilen bilduma bikainaz gozatuz. Ondoren barkuan Saturraran hondartzara joango gara, bertan kostalde honetako flysch beltza agerian baitago. Zazpi hondartzen gune ezkutu honetan hainbat sekretu ezagutzeko aukera paregabea izango dugu”. Erreserbak egiteko esteka hauxe da: labur.eus/fosilak. Eta martxoaren 24an tailer eta irteera berbera eskainiko dituzte, baina gazteleraz (erreserbak egiteko: labur.eus/fosiles). Ordutegi guztiak eta informazio zehatza kontsultatzeko HEMEN sakatu.

 

Nautilus, flyscheko fosilak

Fosil handiak eta labar basatiak itsasotik

Iraupena: 02:30

Bisitari kopuru mugatua: 25

Beharrezkoak: Berokia eta oinetako egokiak.

Prezioa: 17,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 € )

Irteera puntua: Nautilus Zentroa (Jose Antonio Ezeiza kalea 3, Mutriku)