Fracking-ari buruzko hitzaldia gaur 19.30etan Portalean

Fracking-ari buruzko hitzaldia gaur 19.30etan Portalean
2013/11/20 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 20) 19.30etatik aurrera fracking (ingelesezko berba, haustura hidraulikoa esan nahi du) delakoaren gaineko hitzaldia emango dute Portalean. Besteak beste, berba horren atzean dauden kontuak argitu eta fracking-ak Eibarren zelako eragina izan dezakeen azalduko dituzte Eibarren Fracking Ez taldeak antolatu duen solasaldian. Presio haundiko fluido baten bitartez harri-geruzak hausteko prozesuaren eraginez, besteak beste, akuiferuak kutsatu eta lurrikarak sortu daitezke. Gaurko hitzaldian horiek guztiak azalduko dituzte.