Frankismoaren krimenen kontrako kereilan aurrera egitea erabaki dute Udalak eta euskal plataformak
2020/07/16
08:11
eta kitto!
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ikertzeko eskabideari uko egin eta gero, Udaleko alderdi guztiek, Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformarekin batera, aho batez adostu dute Espainiako eta nazioarteko erakundeetara jotzea, kereilarekin aurrera jarraitzeko. Udalak berak Eibarko Epaitegiaren autoaren kontra jarritako apelazio-errekurtsoa Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ezetsi duela jakin duenean hartu dute aurrera jarraitzeko erabakia. Auto horretan Francoren diktadurak udalerrian gizateriaren aurkako krimenengatik egindako erantzukizun penalak argitzeko ikerketa-eskaera ezetsi zen.
Aurrekarietara jo ezkero, 2016ko urrian erabaki zuen Udalak akusazio gisa aurkeztea Argentinako jurisdikzioan irekitako prozeduran, Francoren diktadurak egindako krimenengatik erantzukizun penalak argitzeko. ekimen judizialak Espainiako epaitegietan zabaltzeko asmoz. 2017ko otsailean, Udalak Argentinako jurisdikzioak irekitako auzian akusazio gisa aurkezteko prozedura hasi zuen. 2019ko ekainean, bildutako dokumentazio guztia Argentinara eta Eibarko Epaitegira igorri zen. 2019ko irailean, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak auto bat eman zuen, kereila izapidetzea ez onartzea eta auzia artxibatzea erabakitzeko eta horren kontrako helegitea aurkeztu zuen Udalak Gipuzkoako Auzitegian.