Debabarreneko 75 fruta denda bisitatu ondoren, honako beharrak antzeman ditu Mankomunitateak. Batetik, fruta dendetatik 10ek eskatu dituzte hondakin organikoak gaika biltzeko edukiontzi berriak, gehienek 50L-koak, 3k edukiontzi hori berriak eskatu dituzte eta batek papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzi berria.
Garbiketa hobetu eta gehiago jarri
Horrez gain, hondakin bilketa sistemaren inguruan galdetuta, %53ak adierazi dute egoki ikusten dutela, %10ak Soraluzen, Ermuan eta Deban edukiontzien garbiketa hobetu beharko litzatekeela adierazi du, %9ak uste du Eibarren, Ermuan eta Mutrikun bilketen maiztasuna handitu behar litzatekeela eta %8ak iradoki du Eibarren, Soraluzen, Mendaron, Deban eta Mutrikun edukiontzi gehiago jartzeko.
Orain, Mankomunitateak jasotako iradokizunak baloratuko ditu eta neurriak hartzeko aukerak aztertuko ditu.