Futbol, dibertsio eta baloreen asteburua izan zen Tarragonako LaLiga Genuineko hasieran

Futbol, dibertsio eta baloreen asteburua izan zen Tarragonako LaLiga Genuineko hasieran
2023/11/21 10:27
eta kitto!
SD Eibar Fundazioaren taldeak LaLiga Genuine denboraldiko lehen fasean hartu zuen parte asteburuan Tarragonan, futbol, dibertsio eta balore asteburu batez gozatzeko LaLiga Genuine denboraldiko lehen fasean. Lehen eta Bigarren Mailetako 46 taldek hartu zuten parte fase horretan, Tarragonan. Zale, lagun eta senide ugarik parte hartu zuten kirolariak babestu zituzten, barixakuan Nou Estadi Costa Dauradan egin zen desfiletik hasi eta zapatuan eta domekan Futbol Salou Sports Centerren jokatu ziren 69 partidetako azkeneraino. Gainditu multzoan sartutako talde armaginaren emaitzak honakoak izan ziren: CD Leganés 3-0 SD Eibar Fundazioa; SD Eibar Fundazioa 0-3 RCD A Coruña; eta Getafe CF 1-0 SD Eibar Fundazioa. Denboraldiko lehen fase hori amaituta, SD Eibar Fundazioaren taldeak LaLiga Genuineko hurrengo hitzordua martxoaren 15etik 17ra izango du, A Coruñan.