Futbol egokitua izan zen irabazlea Ipuruako anexoan

Eibar Hiria Txapelketa jokatu zuten atzo, irailak 28, Athletic Club, Alaves, Real Sociedad, Osasuna eta SD Eibar-ek
Futbol egokitua izan zen irabazlea Ipuruako anexoan
2025/09/29 11:35
eta kitto!

Atzo goizean, irailak 28, futbol egokituaren Eibar Hiria Txapelketaren 4. edizioa jokatu zen Ipuruako anexoan. SD Eibar etxeko taldeaz gain, Athletic Club, Deportivo Alaves, Real Sociedad eta CA Osasuna aritu ziren lehian.

Taldeentzat proba ona izan zen hastear del Genuine Liga prestatzeko. SD Eibarrek, adibidez, irailaren 13an hasi zituen lan-saioak, eta maila handiko taldeak izan zituen arerio.

Lehia egon zen arren, jai giroa izan zen nagusi Ipuruan eta futbol egokituak dituen baloreak zabaltzeko balio izan zuen ekintzak.