Futbol Eskolako taldeen arteko truke-merkatu iraunkorra sustatu dute Ipuruan
Ekimen hau Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren Aztertu Programaren barruan dago, eta helburu du arropari, tresnei, liburuei, jostailuei eta abarrei bigarren bizitza bat ematea, eta, horrela, lehengaien, uraren eta energiaren kontsumoa eta alferrik galtzea murriztea. Aurreko asteetan, Futbol Eskolako haurren familiek egoera onean dauden eta erabiltzeko aukera duten bigarren eskuko objektuak bildu dituzte beren etxeetan, eta Ipuruara eraman dituzte, bertan gordetzeko.
Atzoko jardunaldian, emandako objektuak sailkatu ondoren, parte hartu duten 65 ikasleek prestakuntza-dinamika bat jaso dute Aztertu erakundeko langileen aldetik, eta bi txandatan erosi ahal izan dituzte bigarren eskuko objektuak, aldez aurretik eman zaizkien txartel batzuekin. Ekimen hau SD Eibar Fundazioak jasangarritasunarekin eta 2030 Agendarekin duen konpromisoaren parte da.