Futbol zaletuaren Kopa lehiara itzuliko da asteburuan

Sailkapeneko lehen lau taldeek elkarren aurka jokatuko dute
Futbol zaletuaren Kopa lehiara itzuliko da asteburuan
2026/03/23 11:31
Ekhi Belar Errasti

Asteburu honetan, zubia dela-eta, ez da Kopa jardunaldirik jokatu futbol zaletuan. Beraz, lehia datorren asteburuan itzuliko da, oso partidu garrantzitsuekin. Izan ere, sailkapeneko lehen lau postuetan dauden taldeek elkarren aurka jokatuko dute.

Batetik, Bar Marem liderra Bergara Pneumatikoak laugarren sailkatuaren aurka arituko da; eta bestetik, Kalaka Buenos Aires bigarrena eta Xania Taberna hirugarrena elkarren aurka lehiatuko dira.

Beste partiduak Limpiezas Rueda - Malape Taberna eta Garajes Garcia - Adahi Etxegi izango dira. Baserri azken sailkatuak, ostera, atseden hartuko du.

 

Sailkapena

  1. Bar Marem, 6 puntu
  2. Kalaka Buenos Aires, 4 puntu
  3. Xania Taberna, 4 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 4 puntu
  5. Malape Taberna, 4 puntu
  6. Limpiezas Rueda, 2 puntu
  7. Garajes Garcia, 0 puntu
  8. Adahi Etxegi, 0 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

  • Martxoak 28, 09:00: Kalaka Buenos Aires - Xania Taberna
  • Martxoak 28, 10:30: Limpiezas Rueda - Malape Taberna
  • Martxoak 29, 09:00: Garajes Garcia - Adahi Etxegi
  • Martxoak 29, 10:30: Bergara Pneumatikoak - Bar Marem
  • Atsedena: Baserri