Futbol zaletuaren Kopa lehiara itzuliko da asteburuan

Bergara Pneumatikoak taldea da liderra orain Bar Maremi irabazi ondoren
Futbol zaletuaren Kopa lehiara itzuliko da asteburuan
2026/04/07 11:53
Ekhi Belar Errasti

Aste Santuaren aurretik jokatu zen futbol zaletuko Kopa txapelketaren azken jardunaldia eta aldaketak egon dira sailkapenaren goiko postuetan. Lehen bi taldeen arteko lehia egon zen eta Bergara Pneumatikoak eta Bar Marem elkarren aurka aritu ziren. Lehenengoak lortu zuen garaipena, 2-1, eta horrela bigarrenari aurrea hartu zion sailkapenean, sei punturekin berdinduta jarraitzen duten arren.

Hirugarren postuan, puntu berdinekin, Kalaka Buenos Aires dago. Honek Xania Tabernari irabazi zion eta ligan baino maila hobea ematen ari da. Kontrara, Malapek, ligako txapeldunak, lasai hartzen dihardu Kopa txapelketa eta Limpiezas Ruedaren aurka berdindu zuen, laugarren postuan kokatuz, liderrengandik puntu batera.

 

Emaitzak

  • Kalaka Buenos Aires 7 - 2 Xania Taberna
  • Limpiezas Rueda 2 - 2 Malape Taberna
  • Garajes Garcia 2 - 1 Adahi Etxegi
  • Bergara Pneumatikoak 2 - 1 Bar Marem

 

Sailkapena

  1. Bergara Pneumatikoak, 6 puntu
  2. Bar Marem, 6 puntu
  3. Kalaka Buenos Aires, 6 puntu
  4. Malape Taberna, 5 puntu
  5. Xania Taberna, 4 puntu
  6. Limpiezas Rueda, 3 puntu
  7. Garajes Garcia, 2 puntu
  8. Adahi Etxegi, 0 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

  • Apirilak 11, 09:00: Garajes Garcia - Limpiezas Rueda
  • Apirilak 11, 10:30: Baserri - Adahi Etxegi
  • Apirilak 12, 09:00: Kalaka Buenos Aires - Bergara Pneumatikoak
  • Apirilak 12, 10:30: Bar Marem - Xania Taberna
  • Atsedena: Malape Taberna