Futbol-zaletuaren Kopa Txapelketari eutsiko diote berriro

Kopa Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko da
Futbol-zaletuaren Kopa Txapelketari eutsiko diote berriro
2024/04/12 12:27
eta kitto!

Aste Santuko tartea atzean lagata, futbol-zaletuaren Kopa Txapelketako bosgarren jardunaldiari helduko diote oraingoan. Partiduen ordutegiak betikoak izango dira eta, ohiko bidetik, bihar bi partidu jokatuko dira eta etzi beste bi: zapatuan, 09:00etan, Xania Taberna - Gastro Gilda, eta 10:30ean, Malape Taberna - BOJ; domekan, 09:00etan, Baserri - Bar Marem, eta 10:30ean, Adahi Eraieder - Limpiezas Rueda. Oraingoan Garajes Garciak hartuko du atseden.

Lehenengoko lau jardunaldiren ondoren, sailkapena oso borrokatua dago, une honetan Adahi Eraieder lider dela, sei punturekin. Bostekin jarraitzen diote BOJ eta Gastro Gilda taldeek. Lau dituzte Garajes Garcia, Xania Taberna eta Limpiezas Rueda. Hiru ditu Malape Tabernak, bakarra Bar Marem-ek eta puntu barik dagoen bakarra Baserri da.