Futbol zaletuaren Kopako final laurdenak jokatuko dira bi asteburu barru
Denboraldia azken txanpan sartu da eta partida zirraragarriak biziko dira datozen asteotan
2026/04/27
11:54
Ekhi Belar Errasti
Joan den asteburuan futbol zaletuaren Kopako final zortzirenak jokatu ziren Unben eta zehaztuta gelditu dira final laurdenetako partidak. Asteburu honetan atseden hartuko dute, barixakuan maiatzaren 1a delako eta, ondorioz, jaieguna, eta hurrengo asteburuan itzuliko dira lehiara, maiatzaren 9 eta 10eko asteburuan.
Hauek izango dira partidak: Bergara Pneumatikoak – Garajes Garcia, Limpiezas Rueda – Malape Taberna eta Xania Taberna – Kalaka Buenos Aires. Kalaka Buenos Airesek final zortzirenetako partidua galdu zuen, baina bigarren aukeran hartu dute.
Emaitzak
- Kalaka Buenos Aires 2-2 (2-5 penaltietan) Adahi Etxegi
- Bar Marem 1-5 Malape Taberna
- Bergara Pneumatikoak 8-1 Baserri
- Garajes Garcia 3-Adahi Etxegi
Hurrengo partidak
- Maiatzak 9, 09:00: Bergara Pneumatikoak - Garajes Garcia
- Maiatzak 9, 10:30: Limpiezas Rueda - Malape Taberna
- Maiatzak 10, 09:00: Xania Taberna - Kalaka Buenos Aires