Futbol-zaletuaren Kopako zortzigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan

Adahi Eraieder da liderra momentu honetan 10 punturekin
Futbol-zaletuaren Kopako zortzigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan
2024/05/03 12:28
eta kitto!

Betiko ordutegiari jarraituz, bihar bi partidu jokatuko dira eta etzi beste bi: zapatuan, 09:00etan BOJ - Garajes Garcia, eta 10:30ean, Limpieza Rueda - Xania Taberna; eta domekan, 09:00etan Bar Marem - Adahi Eraieder, eta 10:30ean Gastro Gilda - Malape Taberna.

Sailkapena oso borrokatua da une honetan. Adahi Eraieder lider dago, 10 punturekin, eta honela jarraitzen diote: Gastro Gildak 9 ditu, Xania Tabernak 8, BOJ-ek 7, Malape Tabernak eta Garajes Garciak 6, Limpiezas Ruedak 5, Bar Marem-ek 3 eta, azkenik, Baserrik 2.