Futbol zaletuaren lehen bi sailkatuek ez dute hutsik egin Gabonetako atsedenaldiaren aurretik

Taldeak urtarrilaren 10ean itzuliko dira lehiara berriz ere
Futbol zaletuaren lehen bi sailkatuek ez dute hutsik egin Gabonetako atsedenaldiaren aurretik
2025/12/15 13:49
Ekhi Belar Errasti

San Andres jaien eta abenduko zubiaren ondorioz geldirik egon ostean, futbol zaletuaren liga berriz itzuli da lehiara asteburu honetan. Bat-bateko itzulera izan da, Gabonak direla eta, berriz egongo delako atsedenaldia, urtarrilaren 10era arte.

Ligan bizi den emozio motzen dute atsedenaldi hauek, lehia bizia baitago lehen hiru sailkatuen artean. Azkenengo jardunaldian Xania Tabernak atseden hartu du eta Bar Maremek aurrea hartu dio Limpiezas Ruedari irabazita. Horrela, Maremek 26 puntu ditu eta Xaniak 24.

Lehen postuan Malape Tabernak jarraitzen du, 30 punturekin. Kalaka Buenos Aires izan du arerio asteburu honetan eta 2-5 gailendu zitzaion Arriola (2), Iker, Calvo eta Unairen golekin.

Emaitzak

Kalaka Buenos Aires 2 - 5 Malape Taberna

Baserri 1 - 7 Adahi Etxegi

Bar Marem 2 - 1 Limpiezas Rueda

Bergara Pneumatikoak 1- 1 Garajes Garcia

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 30 puntu
  2. Bar Marem, 26 puntu
  3. Xania Taberna, 24 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 17 puntu
  5. Adahi Etxegi, 13 puntu
  6. Garajes Garcia, 12 puntu
  7. Kalaka Buenos Aires, 12 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu