Futbol zaletuaren ligako azken jardunaldia jokatuko da asteburuan
Sailkapeneko bigarren postuan egongo da jokoan hiru talderen artean
2026/02/18
12:05
Ekhi Belar Errasti
Asteburuan amaierara iritsiko da futbol zaletuaren 2025/26 denboraldia. Malape Tabernak orain dela aste batzuk irabazi zuen liga, baina oraindik lehia dago bigarren postua lortzeko.
Bergara Pneumatikoak (29 punturekin), Bar Marem (29 puntu) eta Xania Tabernak dute postu hori lortzeko aukera, eta asteburuan erabakiko da nork lortzen duen helburua. Printzipioz Bergarak 2. postuari eutsi beharko lioke, oraindik punturik lortu ez duen Baserri izango duelako arerio, baina nork daki.
Jardunaldi honen ondoren, futbol zaletuko taldeek Kopa txapelketari ekingo diote.
Sailkapena
- Malape Taberna, 42 puntu
- Bergara Pneumatikoak, 29 puntu
- Bar Marem, 29 puntu
- Xania Taberna, 27 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 24 puntu
- Adahi Etxegi, 22 puntu
- Garajes Garcia, 19 puntu
- Limpiezas Rueda, 9 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
- Otsailak 21, 09:00: Bergara Pneumatikoak - Baserri
- Otsailak 21, 10:30: Kalaka Buenos Aires - Garajes Garcia
- Otsailak 22, 09:00: Xania Taberna - Limpiezas Rueda
- Otsailak 22, 10:30: Bar Marem - Adahi Etxeg
- Atsedena: Malape Taberna