Futbol-zaletuaren txapelketak urtea agurtuko du asteburu honetako jardunaldiarekin

Futbol-zaletuaren txapelketak urtea agurtuko du asteburu honetako jardunaldiarekin
2023/12/15 12:35
eta kitto!
Aurreko asteko zubiaren ondoren, futbol-zaletuaren Liga txapelketak jardunaldi bakarra hartuko berriro beste atseden-saio bat hartu aurretik, luzeagoa oraingoan gainera, Gabonak eta Urte Berri tartean izango direlako. Jardunaldi honetako partiduak honakoak izango dira: bihar, zapatua, 09:00etan Garajes Garcia-Xania Taberna, eta 10:30ean BOJ-Limpieza Rueda; eta etzi, domeka, 09:00etan Gastro Gilda-Malape Taberna, eta 10:30ean Baserri-Bar Marem. Adahi Eraieder taldeak atseden hartuko du.

Sailkapenari dagokionez, une honetan Malape eta Xania tabernak daude lidergoan, 18 punturekin berdinduta. Gertu dira Garajes Garcia eta BOJ, 16rekin. Eta 14 ditu Adahi Eraieder-ek. Hori bai, Xania Tabernak partidu bat gutxiagorekin dago. Dena dela, ikusten da parekotasun nahiko dagoela txapela irabazteko borroka horretan. Atzeko postuei dagokienez, Baserrik ixten du sailkapena, 7 punturekin, eta aurretik ditu Limpieza Rueda (9 puntu), Gastro Gilda (11) eta Bar Maren (12).