Futbol-zaletuaren txapelketan atzeratutako jardunaldiak hasiko dira errekuperatzen
Aurreko asteburuan jokatu zen futbol-zaletuaren Ligako azken jardunaldia eta orain bere sasoian, kiroldegietako atezainen greba zela eta, bertan behera lagatako lau jardunaldiak errekuperatzen hasiko dira, asteburu honetatik aurrera. Oraingoan berez 12. jardunaldiari zegozkion partiduak jokatuko dira, honako partiduekin: bihar, Baserri - Xania Taberna (09:00) eta Garajes Garcia - Kalaka Buenos Aires (10:30); eta etzi, BOJ - Bar Maren (09:00) eta Adahi Etxegi - Limpieza Rueda (10:30). Malape Tabernak hartuko du atseden.
Aipatutako lau jardunaldi horien faltan, Malape Tabernak aldea zabaldu du bigarrenarekiko, batez ere Garajes Garcia bigarren horrek azken jardunaldian Limpieza Ruedarekin galdu eta gero. Malapek 31 puntu ditu, Garajes Garciak baino zazpi gehiago eta Xania Tabernak baino bederatzi gehiagorekin.