Futbol-zaletuen Kopako final-laurdenak jokatuko dira asteburuan
Aste Santuko eta Maiatzaren 1eko zubiak eragindako geldialdiaren ondoren, bi astetik gora partidurik gabe egonda, asteburu honetan Eibarko futbol-zaletuen torneoak Kopako lehiaketari helduko dio berriro. Oraingo honetan hiru partidurekin bakarrik, zapatuan bi jokatuko badira ere domekan bakarra egongo delako. Bihar 09:00etan Garajes Garcia eta Bar Marem izango dira Unben, nor baino nor. Garajesek Xania Taberna kanporatu zuen (2-1) eta Bar Maremek Baserri (4-1) final-zortzirenetan. Jarraian, 10:30etik aurrera, Kalaka Buenos Aires eta Adahi Etxegi taldeen artekoa izango da. Kalakak BOJ kaleratu zuen (4-2) eta Adahi Etxegik Limpieza Rueda (3-1) final-zortzirenetan. Domekako partiduan aurrez sailkatuta zegoen Malape Taberna Ligako txapeldunak final-zortzirenetan galduta ere repeskatutako BOJ izango du aurrez aurre.