Futbol-zaletuen Liga torneoa inoiz baino parekatuago hasi

Futbol-zaletuen Liga torneoa inoiz baino parekatuago hasi
2023/10/09 10:43
eta kitto!
Lau jardunaldi besterik ez badira jokatu ere, dagoeneko talde guztiek laga dituzte puntuak bidean. Talde bakarra geratzen da partidurik galdu gabe, baina horrek ere gehiago berdindu ditu irabazi baino. Une honetan Garajes Garcia eta Malape Taberna daude sailkapenaren gorengoan, zazpi punturekin; BOJ eta GastroGilda taldeek puntu bat gutxiago dute, Xania Tabernak jarraitzen dizkie bi puntura; Baserri eta Bar Marem lau punturekin daude; hiru ditu Limpieza Rueda eta birekin dago Adahi Eraieder. Ikusten denez, azken hori bada ere partidurik irabazi ez duena, gertu ibili da eta, dagoeneko, jokatutako hirutik bi berdindu ditu.

Asteburu honetakoa izan da emaitza argienak erakutsi dituen jardunaldia. Lau partidutik hirutan irabazleek nagusitasun handia erakutsi dute: Garajes Garciak 5-0 irabazi dio Limpieza Ruedari, Malape Tabernak 5-1 garaitu zuen Bar Marem, eta GastroGilda 4-1 nagusitu zitzaion BOJ taldeari. Neurketa parekatuenean, Xania Taberna eta Adahi Eraieder taldeek bana berdindu zuten.

Aste honetako zubia dela-eta, lehiaketa geratu egingo da hemendik hamabost egunetara berriro berreskuratzeko, bosgarren jardunaldiarekin.