Futbol-zaletuen liga txapelketa Xania eta Malaperen artean dago

Futbol-zaletuen liga txapelketa Xania eta Malaperen artean dago
2024/02/06 12:21
eta kitto!
Xania Tabernak 6-0 irabazi zion Limpieza Ruedari eta Malape Tabernak 2-1 gainditu zuen BOJ futbol-zaletuen azken jardunaldian. Beste bi partiduetan Adahi Eraieder-ek ere erraz gainditu zuen Bar Maremen erresitentzia, 6-0 irabaziz, eta Gastro Gildak 1-0 irabazi zion Baserriri. Emaitza horien ondoren, Xaniak eta Malapek ihes egin dute sailkapenean, 31 eta 30 punturekin hurrenez hurren; eta atzean geratu dira Garajes Garcia eta Adahi Eraieder, 21ekin, eta BOJ, 20rekin. Sailkapeneko lau azkenak Bar Marem (7 puntu), GastroGilda (15), Limpieza Rueda (13) eta, azken postuan, atzera geratu den Baserri (8 puntu) dira. Aratosteak direla-eta, geldialdia dator orain eta datorren asteburuan ez da partidurik izango.