Futboleko mitoak elkartuko dira Areitiko kirol-hiria hurrengo asteburuan

Arrazismoaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Txapelketa jokatuko da
Futboleko mitoak elkartuko dira Areitiko kirol-hiria hurrengo asteburuan
2025/11/21 12:59
Ekhi Belar

SD Eibar Fundazioak, FC Nazio Batuak, LaLiga eta Mallabiako Udalarekin batera, Arrazismoaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Txapelketaren laugarren edizioa Areitioko kirol-hirira eramango du azaroaren 29an. Futbolari beteranoek eta mitoek hartuko dute parte bertan eta, Eibarrez gain, FC Nazio Batuak, Real Sociedad eta Athletic Club taldeak arituko dira.

Txapelketa goizez jokatuko da eta partiduek 30 minutu iraungo dute. Berdinketa izanez gero, penaltietan erabakiko da zein den neurketaren irabazlea. Horrela, lau taldeek elkarren artean jokatu ondoren, sailkapeneko lehen biek finala jokatuko dute.

Sari-banaketaren ondoren, bazkaria egingo dute, txapelketaren izaera lagunkoia sustatuz.