FutbolisTOC izeneko bakarrizketa eskainiko du bihar Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak

Elgoibartarrak futbolaria zeneko bizipenak kontatuko ditu umore kutsuarekin
FutbolisTOC izeneko bakarrizketa eskainiko du bihar Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak
2024/05/02 12:54
eta kitto!

Hainbat urtetan futbolari profesionala izan ondoren, eszenatoki gainera igota eta kamera aurrean ikusi izan dugu Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra. 2019az geroztik FutbolisTOC bakarrizketa saioa dihardu eskaintzen, futbolari zenean bizitakoak kontatuz eta berak jasan izan duen NOK (Nahasmendu Obsesibo-Konpultsiboa, gazteleraz TOC) gaixotasuna umorez landuz. Orain, Coliseo antzokian izango dugu bere saioa ikusteko aukera, bihar bertan, 20:00etan.

Saioaren, bere bizipenen eta bestelako gauzen inguruan jardun dugu aste honetan kaleratuko dugun ...eta kitto! aldizkarian. Beraz, webgune honetan bertan edota zuen etxeetan jasoko duzuen aldizkarietan izango duzue berarekin izandako elkarrizketa irakurtzeko aukera.

 

Sarrerak erosteko

Saioa ikusteko sarreren prezioari dagokionez, bestalde, 10 euro ordaindu beharko dira (7 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat), eta leihatilan bertan, ikuskizunaren egun berean, saioa hasi baino ordubete lehenago erosi daitezke; edo Kutxabank bitartez.