Gabarraren eguneko irudiak jasotzen dituen egutegia salgai
Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldeko partaidea den Manu Sanchez elgoibartarrak kaleratu du
2024/12/17
18:11
eta kitto!
Batez ere Athletic-zaleen gustokoa izan daitekeen egutegia kaleratu du Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldeko partaidea den Manu Sanchez elgoibartarrak. Athletic-ek Kopa irabazi ondorengoko gabarrarekin izandako ospakizunen inguruko irudiak bildu ditu egileak, altueratik ateratako 8.500 argazkitik onenak aukeratu eta gero.
Manu Sanchez abioi-pilotoa ere bada eta egun hartan zerutik ateratako irudietako batek El Correo egunkariaren lehenengo saria ere irabazi zuen.
Guztira 1.500 ale kaleratu ditu eta gurean salgai daude, 10 eurotan, Untzagako Arriola eta Estaziñoko Kike kioskoetan. Informazio gehiago: amilquinientospies@gmail.com