“Gabonak Eibarren” selfie lehiaketaren irabazleak 500 eurotan baloratutako saria jasoko du
Eibarko Udalak, Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Arloaren bidez, sare sozialetako “GABONAK EIBARREN SELFIAK” lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburua da Instagram eta Facebook bidez Gabonetan (2024ko azaroaren 27tik abenduaren 31ra), Eibarko kaleak eta gabonetako argiak atzean ageri diren selfien irudiak zabaltzea eta hedatzea. Irudi edo selfie horiek #GABONAKEIBARREN traolarekin argitaratu behar dira. Ekimen honekin, halaber, herria bera dinamizatu nahi da, eta haren gaitasun komertziala eta zerbitzu-arlokoa indartu.
Edozein pertsonak parte hartu ahalko du, izan Eibarkoa, izan kanpokoa. Adingabeen kasuan, nahitaezkoa izango da selfie-etan pertsona heldu batek lagunduta irtetea. Argazkia edozein gailutan egin daiteke: kamera, telefonoa, tableta, eta abar.
Interesdunek profil bat izan behar dute Instagram edo Facebooken. Argazki bat lehiaketan sartzeko, ezinbestekoa da #GABONAKEIBARREN traolarekin etiketatzea eta Eibarko Udala (@eibarkoudala) aipatzea, aukeratutako sare sozialean (Instagram edo Facebook) jendaurrean partekatzeaz gain.
Tokiko produktuen otar bat, "Coliseoaren laguna 2025" bi txartel, eta Erosi Eibarren txartelak; guztiaren balioa 500 eurokoa izango da.
Lehiaktearen oinarriak HEMEN irakur daitezke