Gabonak kunbiaren erritmora
2013/12/16
00:00
eta kitto!
Roberto Bergararen ekimenez eta Eibarko hainbat musikariren elkarlanari esker, Gabonetako Kunbia grabatu dute Legarreko musika estudioan; Trio Medianoche hirukoteko Bernardo Aguilera boliviarraren musikari Imanol Bergarak ipini dio letra, euskeraz. Gabon kantaren grabaketan, charango-a, rekintoa eta baxua jo dituen Aguilerarekin batera Mirari Azkunek (soinuarekin), Aintzane Agirrebeñak (panderoarekin) eta Txomin Mujikak (dultzainarekin) hartu dute parte eta abestu ere eurek abestu dute, Roberto Bergarak berak lagunduta.