Gabonetako bigarren eskuko azoka antolatu du Udalak abenduaren 18rako
2021/11/29
16:01
eta kitto!
Herritarrak kontzientziatzeko, hau da, objektuek bigarren bizitza bat izan dezaketela eta beste batzuek berriz erabili ditzaketela erakusteko, Udalak bigarren eskuko gauzen azoka antolatu du abenduaren 18rako. Azokaz gain, umeentzako bi tailer egingo dira material birziklatuekin Gabonetako apaingarriak sortzeko.
Tailerretako bat 3-6 urte bitarteko umeentzat izango da (heldu baten laguntza izan beharko dute) eta bigarren tailerra 7 urtetik gorakoentzat izango da. Tailerrak goizeko 11:00etan hasi eta 13:30 inguruan amaituko dira eta 25 minutuko iraupena izango dute. Plazak mugatuak izango direnez, bost txanda egongo dira aukeran, 11:00etatik 13:00era bitartean. Txanda Errebal Plazan bertan hartu behar da, hilaren 18an.
Erabilitako objektuak merkatuan saltzeko, bi aukera egongo dira: nahi duenak postu edo mahai bat erreserbatu dezake, azoka egunean norberak zuzenean gauzak saltzeko eta, bestela, saldu nahi diren erabilitako objektuak (10 gehien jota) gordailu-zerbitzuan laga daitezke, antolakuntza-taldekoek horiek saltzeko. Horretarako, saldu beharreko gauzak azoka egunean bertan eraman beharko dira Errebal Plazara, 09:00etatik 10:00etara.
Objektu horiek gordailu-zerbitzuan erregistratuko dira, saltzaileak egokitzat jotzen duen prezioarekin, eta salgai jarriko dira. Gehienez ere 10 objektu edo gauza utz daitezke, denak egoera onean. Kasu horretan, ez da onartuko arroparik, erabilitako osagarririk, tamaina handiko objekturik… Onartuko dituztenen artean liburuak, musika eta pelikulak (diskoak, CDak, DVDak…), kiroleko artikuluak, apaintzeko objektuak, Gabonetako apaingarriak eta tamaina txikiko etxeko tresnak daude. Antolatzaileak arduratuko dira gauzak zaindu eta saltzeaz, azoka zabalik dagoen bitartean. Azoka ixten denean, 14:00etan, saltzaileak azokara etorri beharko dira salmentaren zenbatekoa jasotzeko edo saldu gabe geratu direnak eramateko.
Aukera bietako edozeinetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea eta adinez nagusia izatea. Hitzordua hartzeko telefono zenbakia 943670249 da eta izena emateko epea gaur hasi eta abenduaren 13an itxiko da.