Gabonetako kanpainan egindako lanagatik errekonozimendua jaso dute La Salleko ikasleek
Gurutze Gorriak eskerrak eman nahi izan zizkion La Salleko Tandanacui taldeari Gabonetako kanpainan egindako lanagatik eta atzo eskerrak emateko ekitaldia antolatu zuen. Merezitako errekonozimendua, zalantza barik!
Tandanacui “Bildu gaitezen edo elkartu gaitezen” esan nahi du ketxua hizkuntzan. Tandanacui taldeak DBH eta Batxilergoko ikasleek osatzen dituzte eta gaur egun munduan dauden arazoak ezagutzeko eta irtenbideren bat, txikia bada ere, bilatzeko elkartzen dira. Beharrean bizi direnen sufrimenduaz norbera eta ingurukoak kontzientziatzeko, boluntarioek zenbait ekintza egiten dituzte beren ikastetxean, hala nola hausnarketak, talde lanak, ikastetxea informazioa ematen duen materialarekin girotzea, merkatuak antolatzea, bizikidetzak, etab.