Gabonetako otarreko rifak prest dittu …eta kitto!-k
2018/10/03
10:48
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu du …eta kitto! Euskara Elkarteak, El Corte Inglesaren laguntasunari esker, aurtengo gabonetan zozketatuko duen otarra. Elkarteko Maider Aranberrik eskerrak eman dizkio El Corte Inglesari “aurten ere gurekin bat egin eta euren babesa eman digutelako”.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere, 2.000 euroko otarra eramango du rifako zenbaki irabazlea daukanak: 1.500 euro produktuetan (edariak, kontserbak, hestekiak, turroiak… den-dena kalitate gorenekoa) eta 500 euroko erosketa-txartela, diru horrekin nahi duena erosteko.
Urriaren 11n, osteguna, hasiko dira …eta kitto!-koak rifak saltzen, euro batean. Kalean ez ezik, ohiko tokietan ere aurkituko ditugu, denda, taberna eta hainbat establezimendutan. Zozketa abenduaren 12an egingo da eta irabazleak 15 eguneko epea izango du saria jasotzeko. Antolatzaileek herritar guztiak txartelak erostera animau nahi dituzte, “Elkarteari laguntza emateko. Rifak salduta lortzen dugun dirua urte osoan euskera bultzatzeko egiten ditugun jarduerak antolatzeko erabiliko dugu; sari ederra irabazteko aukera izateaz gainera, modu horretan gure proiektuari lagundu eta babesa emango diote”.