Aurten bai, Gabonetako parkea, izotz-pista eta barrakak izango dituzte etxeko txikienek
2022/12/21
17:47
eta kitto!
Azken bi urteotako murrizketak atzean lagata, aurten berriz ere ohiko jarduerak egingo dira: besteak beste, Astelena frontoiko txikiparka, Errebal Plazan ipiniko den izotz-pista eta barrakak egongo dira. Abenduaren 26an zabalduko ditu ateak Gabonetako parkeak Astelenan eta, harrera oso ona izaten duenez, jarduera martxoaren 4ra arte luzatuko da.
Eta egun berean, abenduaren 26an, ipiniko da martxan patinatzeko izotz-pista, Errebal Plazan, urtarrilaren 8ra arte.
Bestalde, abenduaren 23tik aurrera, Txaltxa Zelaian eta Urkizuko parkean barrakak egongo dira martxan, urtarrilaren 8ra arte, eta hilaren hasieraz geroztik anbulatorio pareko parkean dagoen karrusela otsailaren amaiera aldera arte egongo da martxan.
Aipatutako guztietan ibili ahal izateko txartelak herriko denda eta tabernetan banatuko dituzte, 20 euroko gastua egiten duten bezeroen artean. Bonuei esker, kasu batzuetan ez da sarrerarik ordainduko eta beste batzuetan sarrera merkeagoa izango da.