Gabonetako Pilota Jaialdia estreinekoz egingo da bihar Astelena frontoian, 17:00etatik aurrera

Gabonetako Pilota Jaialdia estreinekoz egingo da bihar Astelena frontoian, 17:00etatik aurrera
2023/12/21 12:52
eta kitto!
Deporreko Pilota Eskolakoek antolatuta, estreinekoz egingo den Gabonetako Jaialdia izango da biharkoan Astelena frontoian, guztira maila guztietako pilotariak hartuko dituen egitarauarekin. Zazpi norgehiagoka izango dira guztira, 17:00etatik aurrera: 1) Manex Kerejeta & Egoi Motrico vs Gari Olaetxea & Aratz Andonegi; 2) Enaitz Arriola & Patxi Flores vs Markel Segurola & Markel Urain; 3) errendimenduko infantiletan, Ekain Olaetxea vs Kepa Telleria; 4) kadeteetan, Aleix del Rey & Eki Amuategi vs Oñatz Urkiaga & Ugaitz Segurola; 5) kadeteetan, lau eta erdikoa, Xuban Varona vs Ekhi Azpilikueta; 6) seniorretan, lau eta erdikoa, Haitzart Iraolagoitia vs Alex Bergua; eta 7) seniorretan, Azkargorta & Conde vs Ibarra & Agirresarobe.

Aurreko asteburuan, bestalde, Ander Agirresarobek eta Liher Gilek ezin izan zuten aurrera egin Gipuzkoako txapelketako azken fasean: Agirresarobe seniorrak 22-21 galdu zuen Amezketako ordezkariarekin final-laurdenetako partiduan eta Gil errendimenduko infantilari finalerako txartelak ihes egin zion torneo bikaina egin ondoren.