Gabonetan umeei banatzeko jostailu bilketa egingo dute gaur Untzagan
2019/12/13
13:08
eta kitto!
Ermua eta Eibarko Gazte Sozialistek Gabonetan umeei banatzeko jostailuak biltzeko kanpainarekin bat egin dute eta, horren harira, gaur Untzagan, udaletxearen parean egongo dira, 17:00etatik 19:00etara, jendeak eman nahi dituen jostailuak hartzeko prest eta, trukean, laguntzen dutenei esker ona azaltzeko, txokolatea eta bizkotxoak banatuko dituzte. Gurutze Gorriak antolatzen duen kanpainarako jostailuak, ahal den neurrian, “berriak, hezitzaileak, ez sexistak eta indarkeria sustatzen ez dutenak” izatea eskatzen dute.