Gabonetarako hainbat jarduera antolatu ditu Udalak haurrentzat
2020/12/16
19:50
eta kitto!
Pandemiak baldintzatutako urte hau haurrek ilusioz agurtu dezaten, Udaleko Gazteria Sailak hainbat jarduera antolatu ditu Gabonetarako. Programa osatzen duten ekimen nagusiak Olentzerorekin, Hiru Erregeekin eta Negulekuak izeneko jarduerarekin lotutakoak dira eta barixakutik aurrera, urtarrilaren 6ra bitartean egingo dira, “COVID-19aren pandemia dela eta indarrean dauden segurtasun-arauak beteta”. Horren berri emateko prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Miguel de los Toyos alkateak, Patricia Arrizabalaga Gazteria zinegotziak eta Asier Lopez de Viñaspre Saileko teknikariak. Esan dutenez, Olentzero Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei bisita egitera joango da, “baina aurten harrera guztiak eskoletako patioetan egingo dituzte”. Horrekin batera, astelehenetik eguaztenera postontziak egongo dira udaletxean eta Portalean, Olentzerori idatzitako gutunendako (17:00etatik 19:30era). Eta aurten kalejirarik egongo ez den arren, Olentzerok harrera egingo die umeei, udaletxeko patioan, aldez aurretik hitzordua hartuta (astelehenean hartu beharko da txanda, 17:00etatik 19:00etara udaletxeko arkupeetan). Txandak familia-unitateen arabera banatuko dira (gehienez sei lagun) eta familia bakoitzaren bisita pare bat minutukoa izango da, beti ere segurtasun tartea zainduta. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “bisita kopurua mugatuta egongo denez, herritarrei mesedez eskatu nahi diegu oraingoan haurrei lehentasuna emateko, eurek izaten dutelako Olentzerorekin egoteko ilusio gehien”. Berrikuntza gisa, aurten Olentzeroren bideoak zabalduko dituzte Kulturako sare sozialen bitartez, Telegram kanalaren bidez eta Eibarko Kulturak laster YouTuben estreinatuko duen kanal berrian. Lehen bideoa abenduaren 23an zabalduko da eta hilaren 25etik aurrera, berriz, haurrak animatzeko beste bideo batzuk argitaratuko dituzte.
Negulekuak
Bestalde, Negulekuak izeneko ekimena antolatu dute, ohiko Gabonetako parkearen ordez. Bihar ipiniko dute martxan eta lau tokitan garatuko da: Jazinto Olabe ludotekan, San Andres eskolan, Astelena pilotalekuan eta Portalean. Gune horietako bakoitzean adin-tarte jakin bateko haurrek hartu dezakete parte, eurei egokituta eskainiko diren jardueretan eta sarrera doan izango da herrik dendetan banatuko dituzten bonoekin eta, bestela, 3 euro ordaindu beharko dira. Lau parkeak abenduaren 19, 26, 28, 29, 30 eta 31n eta 2021eko urtarrilaren 2,4 eta 5ean zabalduko dituzte (Portalea itxita egongo da abenduaren 31n) eta, bertara joateko, aurretik hitzordua eskatu beharko da www.eibar.eus webgunean, Eibarko Kultura azpiatalean.