Gaizka Garitanok ez du Eibar KE-ren entrenatzaile izaten jarraituko

Gaizka Garitanok ez du Eibar KE-ren entrenatzaile izaten jarraituko
2023/06/09 12:46
eta kitto!
Atzo Alavesen aurka igoera faseko kanporaketa galdu ondoren, Eibar KE-k gaur goizean jakinarazi du Gaizka Garitanok ez duela jarraituko taldearen entranatzaile izaten. Derioko prestatzaileak bigarren aldiz hartu zuen iaz talde armaginaren gidaritza eta, iazko denboraldian Lehen Mailara igotzeko minutu gutxitara gelditu ostean, aurten ere igoera fasea jokatzeko sailkatu du taldea, baina ezin izan du lehen kanporaketa gainditu.

Garitanok 228 partidu zuzendu ditu Eibarren, eta lehen etapan taldea Bigarren B mailatik Lehen Mailara igo zuen.

Eibar KE-k azaldu duenez, "Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie bai Gaizka Garitanori bai Patxi Ferreirari bere profesionaltasun eta dedikazioagatik ere, eta etorkizunerako zorterik handiena opa die".