"Gaizki-ulertu lehiaketa" antolatu du Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEKrekin lankidetzan
2021/01/26
10:46
eta kitto!
“Gaizki-ulertu” lehiaketan euskara eta gaztelania edo euskara eta beste hizkuntzaren bat erabiltzean gertatutako gaizki-ulerturen bat kontatu behar da. Gaizki-ulertua barregarria izan daiteke, edo larritasun egoera sortu duena edo… Lehiaketa Eibarko Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan antolatu du.
Parte hartzea irekia da, eta gehienez ere 200 karakteretan (5 lerro) kontatu behar da gaizki-ulertua.
Parte hartu nahi duenak gaizki-ulertuan oinarritutako pasadizoa idatzi eta e-posta bidez bidali behar du helbide hauetako batera: euskara@eibar.eus, euskaltegia@eibar.eus edo eibar@aek.eus
Epaimahaiaren saria eta herritarrena izango dira. Coliseorako eta Armagintzaren Museorako sarrerak eta Udalaren hainbat argitalpen banatuko dira.Gaizki-ulertua aurkezteko azken eguna otsailaren 14a izango da. Informazio gehiago HEMEN .