"Gaizki-ulertu" lehiaketan parte hartzeko epea domekan itxiko dute
2021/02/09
11:05
eta kitto!
Domekan (otsailak 14) amaituko da "Gaizki-ulertu" lehiaketan parte hartzeko epea. Udalak, Eibarko Udal Euskaltegiarekin eta AEK Euskaltegiarekin lankidetzan antolatu duen lehiaketan parte hartzeko euskara eta gaztelania edo euskara eta beste hizkuntzaren bat erabiltzean gertatutako gaizki-ulerturen bat kontatu behar da. Gaizki-ulertua barregarria izan daiteke, edo larritasun egoera sortu duena edo… Parte-hartzea irekia da, eta gehienez ere 200 karakteretan (5 lerro) kontatu behar da gaizki-ulertua.
Parte hartu nahi duenak gaizki-ulertuan oinarritutako pasadizoa idatzi eta e-posta bidez bidali behar du helbide hauetako batera: euskara@eibar.eus, euskaltegia@eibar.eus edo eibar@aek.eus.
Epaimahaiaren saria eta herritarrena banatuko dituzte (Coliseorako eta Armagintzaren Museorako sarrerak eta Udalaren hainbat argitalpen banatuko dira). Informazio gehiago HEMEN .