Galdaramiño Igoera egingo da ekainaren 7an hiru distantzia ezberdinekin

Basolgoko proiektua egingo litzatekeen tokitik pasako da ibilbidea eta Eibarko Mendiak Bizirik plataformak bertan parte-hartzeko deia egin du
Galdaramiño Igoera egingo da ekainaren 7an hiru distantzia ezberdinekin
2026/05/22 12:11
Ekhi Belar Errasti

Galdaramiño Igoeraren 16. edizioa jokatuko da ekainaren 7an, igandea. Distantziari dagokionez, probak hiru aukera eskaintzen ditu: 10 km-ko lasterketa, 19 km-koa eta 19 km-ko martxa ez lehiakorra.

Azken bi probak Topinburutik igarotzen dira Ilordora iristeko, errota eolikoak jarri nahi dituzten mendilerroan alegia. Gauzak horrela, eta inguruak ezagutzeko aukera ona izango denez, Eibarko Mendiak Bizirik plataformak herritarrak lasterketan parte hartzera animatzen ditu, “bai lehiatuz bai korrikalariak animatuz”, euren berbetan.