Galdaramino Igoeraren 15. edizioa jokatuko da domekan

Unben hasi eta amaituko da, eta bi distantzia egin ahal izango dira
Galdaramino Igoeraren 15. edizioa jokatuko da domekan
2025/06/09 16:27
eta kitto!

Domekan, 09:30ean, Galdaramiño Igoeraren 15. edizioa jokatuko da. Unbeko kirolgunean hasi eta amaituko da lasterketa, eta bi distantzia egiteko aukera emango dute antolatzaileek: 10 km-koa (motza) eta 18 km-koa (luzea).

Distantzia luzea eginez gero, Galdaramiño, Azurtzagaina, Askonabitza, Topinburu eta Ilordo igoko dituzte parte-hartzaileek. Motzean, ostera, lehenengo biak bakarrik igoko dituzte.

Lasterketa antxintxinka edo oinez egiteko aukera egongo da, eta lasterketa amaitutakoan Unbeko tabernan indarrak berreskuratzeko pintxoan egongo dira.

Dagoeneko 147 lagunek eman dute izena eta %30 dira emakumeak, “nesken parte hartzea urtez urte handitzen doan seinale”, antolatzaileen berbetan. Dena dela, oraindik izena eman daiteke esteka honen bitartez.