Galdaramiñoko ibilbide berria ezagutzeko topaketa, igoera prestatzeko

Igoera proba ekainaren 2an jokatuko da
Galdaramiñoko ibilbide berria ezagutzeko topaketa, igoera prestatzeko
2024/05/21 11:25
eta kitto!

“Denon erritmora egokitutako mendi martxa” burutzeko asmoa dute Galdaramiño igoerako antolatzaileek zapatu honetarako. Bertan Galdaramiñoko ibilbide berria ezagutzeko “quedada” edo topaketa prestatu dute biharko, Unbe kiroldegiko parkingetik abiatuko dena goizeko 09:00etan. Ekitaldia doan izango da eta izena emateko galdaraminoigoera@gmail.com helbidera bidali behar da mezua. Ibilbide berri hori Wikiloc-en ere ikusi ahal da.

Bestalde, Galdaramiño igoera proba hurrengo domekan, ekainaren 2an, jokatuko dute, goizeko 09:30etik aurrera, Unbeko kiroldegitik hasi eta bertan amaitzeko. 14. edizioa biziko duen probak 18 kilometro izango ditu, eta igoera 900  metrokoa izango da. Kamiseta oparituko zaio parte-hartzaile bakoitzari. Izena kirolprobak.com webean eman daiteke eta, bestela, egun berean.