Galiziako Etxekoek "Festa do Magosto" gaztaina festa antolatu dute domekarako
                As Burgas Galiziako Etxeak Magosto gaztaina jaia antolatu du azaroaren 9rako (domeka). Beste batzuetan bezala, Urkizuko parkean izango da jaia, 12:00etatik 15:00etara. Bertan, gaztaina erreak saltzeaz gain, pintxoak (txorizoa eta lakoia) eta enpanada jateko aukera ere egongo da, baita zerbait edatekoa ere (Ribeiro ardoa eta Estrella de Galicia garagardoa). Gainera, Os Galaicos taldekoek girotuko dute jaialdia, zuzeneko musikarekin.
Horrekin batera, aurten bazkari berezia antolatu dute egun horretarako: Magostoko egosia, postrea eta pote-kafea eskainiko dituzte menuan, 15 eurotan bazkideentzat eta 20 eurotan bazkide ez direnentzat. Bazkarirako izen-ematea Galiziako Etxeko bulegoan egin daiteke zuzenean (astelehenetik barixakura, 10:00etatik 12:00etara) edo, bestela, WhatsApp bitartez (680860539) edo casaasburgas@outlook.com helbidera mezua bidalita ere egin daiteke.
