Ganix Rodriguezek lidergoari eusten Euskal herriko 32. hiru-txirlo txapelketan

Ganix Rodriguezek lidergoari eusten Euskal herriko 32. hiru-txirlo txapelketan
2022/10/17 eta kitto!
Ez zen jardunaldi onena izan Asola Berriko bolarientzat zapatuan jokatutako txapelketa horretako bigarrena, baina hala eta guztiz Ganixek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du. Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolatokian 72 bolari izan ziren parte hartzen eta Azkoitiko Floreagako Gorka Etxaniz nagusitu zen tiraldian, Markinako MX3T taldeko Jose Angel Ogizarekin seina txirlora berdinduta. Sailkapen nagusian Ganix Rodriguezek txirlo bateko aldea ateratzen dio Elgoibarko San Migueleko Javier Osorori eta bikoa Jon Malaxetxebarria markinarrari. Eta Asola Berriko beste bi ordezkari liderrak dira euren mailetan: Jone Perales nagusi da emakumezkoetan eta Kepa Rodriguez jubeniletan. Datorren zapatuan Euskal Herriko txapelketa horretako hirugarren tiraldia jokatuko da, Aramaioko Untzilla auzoko bolatokian.