Garagardo azoka Errebalen egingo da irailaren 13tik 17ra

Garagardo azoka Errebalen egingo da irailaren 13tik 17ra
2023/08/31 11:55
eta kitto!
Bueltan dator Eibar Rugby Taldeak antolatzen duen Garagardo Azoka. Normalean San Juan jaiak baino lehenago egiten zen arren, aurten irailean egingo da, 13tik 17ra, eta Untzagako ohiko kokalekua laga eta Errebal Plazan jarriko dute oraingoan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, zuzeneko musika egongo da, km0 janaria eta, nola ez, garagardoa.