Garaguneko neska-mutilek Untzaga Gizarte Zentroan jarduerak egin dituzte ikasturtean zehar
Ikasturtea amaitzeko merendola egin zuten begirale eta boluntarioekin batera.
2025/07/01
17:15
eta kitto!
Goyeneche Fundazioaren Garagunerako Untzaga Gizarte Zentrotik antolatzen zaizkien jardueretan oporrak iritsi ziren ekainaren amaieran, eta ondo bukatzeko, luntx bat egin zuten parte-hartzaileen, begiraleen eta boluntarioen artean.
Untzaga Gizarte Zentrotik azaldu dutenez, "ostegun goizetan Izarbideko boluntarioekin batera informatika saioez gain, lehen sorospenei eta BBBei buruzko tailer praktiko bat antolatu zen, eta desfibriladorearen erabilera ere erakutsi egin da".
Jardueren arrakasta eta elkarlan aberasgarria ikusita, udatik bueltan elkarrekin gauza gehiago egingo dituztela esan dute,