Garagunekoen artisautza eta eskulanak salgai
2012/12/20
00:00
eta kitto!
Eurek egindako eskulanak eta bestelako artisau-lanak saltzen egon dira gaur (eguena, hilak 20) Garagunekoak, Toribio Etxebarria kalean ipini duten mahaian. Fundación Goyenechek San Juan kalean duen egoitzara egunero joaten direnek egindako lanek, gainera, jendearen artean oso harrera ona izan dute, esan digutenez gauza asko erosi dizkiete-eta. Bihar (barixakua, hilak 21) ere bertan egongo dira, saltzeko gauzak amaitu bitartean.