Garaipen handia Ohorezko Erregionaleko CD Urki-rentzat
Talde gorriak 1-2 irabazi dio asteburuan Zumaiako FT-ri eta gertuago ditu goiko postuak
2026/02/09
11:31
Ekhi Belar Errasti
Ez dago CD Urki geldituko duen talderik. Bolada bikainean dago Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen talde gorria eta sailkapenean postu batzuk gorago dagoen Zumaiako FT-ri gailendu zaio asteburuan, 1-2, Anerren eta Markelen golekin.
Garaipen horrekin, Urkik 8. postuan jarraitzen du, baina orain gertuago ditu aurrekoak. Hain zuzen ere, bere hurrengo arerioa postu bat aurretik duen Bergara izango da. Debagoiendarrak puntu batera daude, bira dago Zumaiako, hirura Mondragon eta laura Elgoibar.
CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:
- Ohorezko Erregionala: Zumaiako 1-2 Urki Alkideba
- 1. Erregionala: Urki JMR 2-3 Gure Txokoa
- Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 1-0 Arrupe
- Jubenilen Gorengoa: Soraluze 0-1 Urki ABC
- Jubenilen Kopa: Ordizia 5-3 Urki Hapiick
- Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 1-3 Ilintxa
- Kadeteen Kopa: Urki Boj 4-2 Zarautz
- Infantilen Kopa: Urki Beltran 2-1 Oiartzun
- Infantil txiki: Urki Larragest 2-13 Lazkao
- Emakumezkoen Kopa: Urki JAZ 1-1 Gure Txokoa