Garajes Garcia Malape Taberna liderrari gailendu zaio
Malape Tabernak denboraldiko lehen porrota jasan du asteburuan. Garajes Garciaren aurka jokatu zuen atzo goizean, urriak 26, eta 3-2 irabazi zuen iazko Kopako garaileak Ereñaren (2) eta Sergioren bi golei esker. Malaperenak Arriolak sartu zituen.
Bar Marem bigarren sailkatuak, bere aldetik ez zuen hutsik egin (2-1 irabazi zion Xaniari), eta liderrarekiko aldea murriztu du. Horrela, Malapek jarraitzen du lidergoan 18 punturekin, baina Marem bi puntura du.
Beheko aldean, bestalde, Baserri taldeak punturik irabazi gabe jarraitzen du. Jardunaldi honetan, adibidez, 1-7 galdu zuen kalaka Buenos Airesen aurka.
Emaitzak
Baserri 1 - 7 Kalaka Buenos Aires
Bar Marem 2 - 1 Xania Taberna
Adahi Etxegi 2 - 0 Bergara Pneumatikoak
Garajes Garcia 3 - 2 Malape Taberna
Sailkapena
- Malape Taberna, 18 puntu
- Bar Marem, 16 puntu
- Xania Taberna, 12 puntu
- Bergara Pneumatikoak, 10 puntu
- Garajes Garcia, 9 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 9 puntu
- Adahi Etxegi, 6 puntu
- Limpiezas Rueda, 3 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
Azaroak 1, 09:00: Bar Marem - Malape Taberna
Azaroak 1, 10:30 : Adahi Etxegi - Garajes Garcia
Azaroak 2, 09:00: Bergara Pneumatikoak - Xania Taberna
Azaroak 2, 10:30: Limpiezas Rueda - Baserri
Atsedena: Kalaka Buenos Aires