Garajes Garciak Malape liderrari gerturatu zaio lidergoan
Futbol zaletuen Liga txapelketako azken jardunaldian jokatutako sailkapeneko bi lehenen arteko partiduaren emaitzak interesa bueltatu dio berriro lehiaketari. Malape Taberna liderrak irabaziz gero, Garajes Garcia bigarren sailkatuarekiko aldea 10 puntura igoko zen; baina, kontrara, Erizek lortutako gol bakarrari esker Garajes Garciakoek orain lau puntura dute Malape.
17. jardunaldi horretan, lehen bi sailkatuen artekoarekin batera, bi azkenekoen artekoa ere bazen jokoan: hor, kolorerik gabeko partiduan, Limpieza Ruedak 8-0 irabazi zion Baserriri eta, emaitza horrekin, euren arteko aldea sei puntura igo da. Jardunaldiko beste bi partiduetan, BOJ-ek 3-1 irabazi zion Kalaka Buenos Aires taldeari eta Adahi Etxegik 2-1 Bar Marem taldeari.
Aratosteak direla eta, asteburu honetan ez da jardunaldirik izango Unben.