Garazi Arrula idazleak "Gu orduko hauek" liburua aurkeztuko du bihar Harixa Emoten irakurketa klubean
2018/11/05
11:15
eta kitto!
Bihar izango da Idazlearekin Harixa Emoten, euskarazko irakurketa klubaren azaroko saioa, 19:00etan Portalean (Kulturako 3. batzartokian). Oraingo honetan Garazi Arrularen "Gu orduko hauek" liburua aztertuko dute. Garazi Arrula Ruizek (Tafalla, 1987) itzulpengintza eta interpretazioa lizentzia ikasi zuen eta orain tesia egiten ari da autoitzulpenaren arloan.
Haurrentzako eta helduentzako zenbait literatura lan ekarri ditu euskarara; besteak beste, Walter Benjamin, Anaïs Nin eta Amélie Nothomben obra bana. "Gu orduko hauek" du lehen liburua. Zortzi ipuinez osatua dago eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari.