Garikoitz Iruretagoiena Deporreko apneista brontzekoa munduko txapelketan

Apnea estatiko modalitatean hirugarren postua eskuratu du Belgradon atzo jokatutako munduko txapelketan
Garikoitz Iruretagoiena Deporreko apneista brontzekoa munduko txapelketan
2024/07/09 09:54
eta kitto!

Belgradon atzo jokatutako munduko txapelketan, Eibarko Klub Deportiboko apneistak hirugarren postua eskuratu zuen apnea estatiko modalitatean. Aurretik Euskadiko eta Espainiako txapelak jantzi dituen zizurkildarrak 8 minutu:22:23 denbora egin zuen, eta bakarrik Vladimir Pogrebenkok (8:58:95) eta Aleksandr Maksimovek (8:54:45) hobetu zuten bere marka. Bakarrik bost apneistak gainditu zituzten 8 minutuak, tartean bere atzetik sailkatutako Gi Mun Kwak korearrak (8:12:32) eta Eric Marchal frantziarrak (8:03:05).