Garikoitz Iruretagoiena Deporreko apneistak Espainiako txapela ere jantzi du

Martxoan Euskoapnea 2024 txapelketa irabazi zuen
Garikoitz Iruretagoiena Deporreko apneistak Espainiako txapela ere jantzi du
2024/05/22 10:40
eta kitto!

Klub Deportiboko apneistak martxoaren 9an Eibarren jokatutako Euskoapnea 2024 txapelketa irabazi ondoren, oraingoan Espainiako txapela ere jantzi du Apnea Estatikoa eta DNF (apnea dinamikoa aletarik gabe) modalitateetan. Sabadellen aurreko asteburuan jokatu zen Espainiako Apnea indoor txapelketa hori eta Garikoitz Iruretagoienak honako markak egin zituen: lau urtetan irabazi duen estatikoan, 8 minutu; DYN edo bi aletekin egindako dinamikoan, 176’55 metro 5 minututan; eta DNF edo aletarik gabeko dinamikoan, 150’7 metro.

Emakumezkoetan Euskadiko txapela jantzi zuen Eider Gutierrezek, bestalde, Espainiako txapeldunorde izan da apnea estatikoan, 6 minutu eta 7 segundoko denborarekin.