Garraioa hobetzeko bilera gaur udaletxean

Garraioa hobetzeko bilera gaur udaletxean
2014/04/01 00:00
eta kitto!

Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoa hobetzeko asmoz herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko Herritarrekin Martxan prozesuari ekin zion iazko urrian eta oirain, bigarren fase batean, herririk herri bilerak egiten dabiltza, herritarrek egindako proposamenak ezagutzera emateko. Eibarren gaur (martitzena, apirilak 1) egingo da bilera, 18.30etan, udaletxeko pleno aretoan. Gipuzkoako 56 herrietan 3.000 lagun baino gehiagok egindako ekarpenak jaso eta %75 onartu eta gero, idazketa teknikoa egin dute eta orain autobus zerbitzu berrirako proposamena herritarrei aurkezten dabiltza. Norbaitek beste ekarpen edo proposamenik aurkeztu nahi badu, horretarako aukera edukiko du bileran bertan, etxeetara banatutako esku-orriak erabilita (gaur udaletxean horiek jasotzeko postontzia ipiniko dute eta, bestela, Lurraldebuseko autobusetan entregatu daitezke) edo, bestela, interneten, www.garraioahobetzen.net webgunean sartuta.